Abenduak 26an Itsas Enara O.E.ko Mikel, Julia, Kosta, Aitor eta Sestaoko botanikasaileko Jabier Elorza, Santi Patiño eta beste hiru kide gehiago, Santoñako hegaztiak ikustera joan ginen.



Handik Cicerora abiatu ginen eta ahate txistulari multzoak urruti zeuden, marea ordurako nahiko behean zegoen eta.




Duesoko espetxearen aurrean dauden putzuetara joan ginen, haize gutxiago zebilen eta, bertan ahate-mota asko egon ohi direlako. Putzu haietan murgilari arrunta, murgilari mottoduna, ahate mokozabala, txilinporta txikia eta txori txiki asko ikusi genituen.

Azkenik, Montehanoko harrobi zaharretara joan ginen, eta pentsatzen genuen modura, bertan bizi diren belatz handiek oso espektakulu polita eskaini ziguten. Bertatik, aipagarriena ibaiaren bestaldean dauden belardietan antzar, hegabera, kurlinta handi eta ahate txistularien kopuru handiak izan ziren, baina antzar mutur motza, antzar musuzuria eta atalarrak izan ziren interes gehiena zuten hegaztiak.


Colindresen kafe bero bat hartu eta gero, irteera bukatutzat eman genuen.
Zerrenda:
| 1-Murgil handia - Somormujo lavanco 2-Aliota handia - Colimbo grande 3-Txilinporta txikia - Zampullín chico 4-Txilinporta lepabeltz - Zampullín cuellinegro 5-Txilinporta urrebelarri - Zampullín cuellirrojo 6-Ubarroi handia - Cormorán grande 7-Ubarroi mottoduna - Cormorán moñudo 8-Lertxuntxo itzaina - Garcilla bueyera 9-Lertxuntxo txikia - Garceta común 10-Lertxun handia - Garceta grande 11-Lertxun hauskara - Garza real                    12-Mokozabala - Espátula 13-Antzar mutur motza -Ansar piquicorto 14-Antzara hankagorrizka - Ánsar común 15-Antzar musuzuria - Barnacla cariblanca 16-Paita arrunta -Tarro blanco 17-Ipar ahatea - Ánade friso 18-Zertzeta arrunta - Cerceta común 19- Basahatea - Ánade azulón 20-Ahate mokozabala - Cuchara común 21-Ahate buztanluzea - Ánade rabudo 22-Murgilari arrunta - Porrón común 23-Murgilari mottoduna - Porrón moñudo 24-Zerra ertaina - Serreta mediana 25-Zapelatz arrunta - Busardo ratonero 26-Belatz gorria - Cernícalo vulgar 27-Belatz handia - Halcón peregrino 28-Sai arrea - Buitre leonado 29 Kopetazuri arrunta - Focha común 30-Atalarra, Pasaera - Alcaraván 31- Hegabera - Avefría europea 32-Txirritxo handia - Chorlitejo grande 33- Txirri arrunta - Correlimos común 34-Txirri griza- Chorlito gris 35-Urre txirria -Chorlito dorado | 36-Kuliska gorria - Aguja colipinta 37-Kuliska buztanbeltza - Aguja colinegra 38-Bernagorri arrunta - Archibebe común 39-Kuliska zuria - Archibebe claro 40-Kurlinta handia - Zarapito real 41-Kurlinta bekainduna - Zarapito trinador 42-Itsas mika - Ostrero 43- Kuliska txikia - Andarríos chico 44-Antxeta mokogorria - Gaviota reidora 45-Antxeta burubeltza - Gaviota cabecinegra 46-Kaio hankahoria - Gaviota patiamarilla 47- Kaio iluna - Gaviota sombría 48-Kaio beltza - Gavión                                     49-Itsas enara ankabeltza - Charrán patinegro 49-Pagausoa - Paloma torcaz 50-Haitz enara - Avión roquero 51- Negu txirta - Bisbita común 52- Buztanikara zuria - Lavandera blanca                          53- Txio arrunta - Mosquitero común 54- Kaskabeltza -Carbonero común 55- Amilotxa - Herrerillo común 56- Birigarro arrunta - Zorzal común 57- Birigarro txikia - Zorzal alirrojo 58-  Zozoa -Mirlo común              59-Txantxangorria - Petirrojo 60- Tuntun arrunta- Acentor común 61-Mika - Urraca 62-Belabeltza - Corneja negra 63-Erroia - Cuervo 64-Araba zozo pikarta - Estornino pinto 65-Txonta arrunta - Pinzón vulgar 66-Txorru arrunta - Verderón vulgar 67-Karnaba - Jilguero 68- Etxe txolarrea,patxizaharra- Gorrión común | 
 
				