Itsas Enara Ornitologia Elkarteak Hegaztien Eguna antolatuko du Txingudin bere XX. urteurrenean

Hegaztien eguna munduko hainbat herritan ospatzen da, honen helburua, jendartera hegaztien mundua eta haien kontserbazioa gerturaraztea izanik. Gobernuz kanpoko ekimena da, non bertako ornitologo eta hegaztizaleek egun horretan bertaratzen den jendeari hegaztiak haien habitatetan ikusteko eta makina bat gauza berri ikasteko aukera eskaintzen dieten.