UGASS proiektuaren helburua izan da Donostiako hiri-inguruko berdeguneetan bizi diren basa-ugaztunen erregistroa egitea, fototranpeo-kamerak erabiliz. Meso eta makrougaztunak izan dira proiektu honen helburuak. Laginketak 8sektoretan egin dira: Igeldo, Añorga-Igara, Oriamendi-Barkaiztegi, Antondegi, Altza, Ulia, Zubieta eta Landarbaso.
Landa-lana 2022ko ekainetik 2023ko apirilera bitartean egin da eta guztira 170 puntuko laginketa egin da. Emaitzek erakusten dute ugaztun-komunitate nabarmena dagoela Donostiako udalerrian, 14 espeziek osatua. Horietako lau Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan daude: igaraba, lepahoria, basakatua eta ipurtatsa. Azterlan honetan atzemandako espezieen gaur egungo banaketa duela 40 urte deskribatutakoarekin konparatzean, egiaztatu da, oro har, orduan aipatzen ez ziren eremuak okupatu dituztela. Nolanahi ere, udalerriko basa-ugaztunen komunitatea kontserbatzeko, lurzorua erabiltzeko politikak ezartzea gomendatzen da, hiri-garapena udalerriko naturguneak eta espacio erdi-naturalak -haien arteko lotura barne- babestearekin orekatzeko gai direnak.
Deskarga daitezkeen dokumentuak: