castellano

Marismas de Santoña

Abenduak 26an Itsas Enara O.E.ko Mikel, Julia, Kosta, Aitor eta Sestaoko botanikasaileko Jabier Elorza, Santi Patiño eta beste hiru kide gehiago, Santoñako hegaztiak ikustera joan ginen.

 

Txangoa

Hotz handia egin zuen eta zerua lainorik gabe zegoen. Hegaztiak ikusteko irteera hau Colindresen hasi genuen; hemen kuliska-mota asko inguratzen dira, baina marea goian egotea ezinbestekoa da. Ahate-motabatzuk, kuliska-mota batzuk eta txori txiki batzuk ikusi genituen. Denbora luzean egon ginen zalantza guztiak argitzen eta hegaztien zerrenda ondo betetzen.
Limicolas
 
 
Limicolas2

 

Handik Cicerora abiatu ginen eta ahate txistulari multzoak urruti zeuden, marea ordurako nahiko behean zegoen eta.

Santoñako paduretako hirugarren toki interesgarria Montehanoko monasterioaren aurrea da.Toki honetan txilinporta lepabeltz, txilinporta urrebelarriak eta lertxun handia aipagarrienak izanda, ahate beltzik ez ikusteak harritu egin ninduen, beti ikusten baitut toki honetan.
 
Monasterioa
 
Garceta
 
Zampullin cuellinegro
 
 
Haize hotzari ihes egiteko eta goseak ginenez ,“La arenilla” behatokira joan ginen bazkaltzera. Indarrak berritu ondoren, Asón ibaiaren itsasoratze-ingurura joan ginen, aliota-mota desberdinak egoten dira eta han. Kaian berriz, pottorroak eta martin arruntak zeuden, baina aliota handi bat ikusi ondoren, jelatu aurretik aldegitea erabaki genuen.
 
Cormoranes
 
Cormoran
 

Duesoko espetxearen aurrean dauden putzuetara joan ginen, haize gutxiago zebilen eta, bertan ahate-mota asko egon ohi direlako. Putzu haietan murgilari arrunta, murgilari mottoduna, ahate mokozabala, txilinporta txikia eta txori txiki asko ikusi genituen.

 

Anatidas

 

Azkenik, Montehanoko harrobi zaharretara joan ginen, eta pentsatzen genuen modura, bertan bizi diren belatz handiek oso espektakulu polita eskaini ziguten. Bertatik, aipagarriena ibaiaren bestaldean dauden belardietan antzar, hegabera, kurlinta handi eta ahate txistularien kopuru handiak izan ziren, baina antzar mutur motza, antzar musuzuria eta atalarrak izan ziren interes gehiena zuten hegaztiak.

 

A

 

Paisaje

 

Colindresen kafe bero bat hartu eta gero, irteera bukatutzat eman genuen.

 

Zerrenda:

 

1-Murgil handia - Somormujo lavanco
2-Aliota handia - Colimbo grande
3-Txilinporta txikia - Zampullín chico
4-Txilinporta lepabeltz - Zampullín cuellinegro
5-Txilinporta urrebelarri - Zampullín cuellirrojo
6-Ubarroi handia - Cormorán grande
7-Ubarroi mottoduna - Cormorán moñudo
8-Lertxuntxo itzaina - Garcilla bueyera
9-Lertxuntxo txikia - Garceta común
10-Lertxun handia - Garceta grande
11-Lertxun hauskara - Garza real                   
12-Mokozabala - Espátula
13-Antzar mutur motza -Ansar piquicorto
14-Antzara hankagorrizka - Ánsar común
15-Antzar musuzuria - Barnacla cariblanca
16-Paita arrunta -Tarro blanco
17-Ipar ahatea - Ánade friso
18-Zertzeta arrunta - Cerceta común
19- Basahatea - Ánade azulón
20-Ahate mokozabala - Cuchara común
21-Ahate buztanluzea - Ánade rabudo
22-Murgilari arrunta - Porrón común
23-Murgilari mottoduna - Porrón moñudo
24-Zerra ertaina - Serreta mediana
25-Zapelatz arrunta - Busardo ratonero
26-Belatz gorria - Cernícalo vulgar
27-Belatz handia - Halcón peregrino
28-Sai arrea - Buitre leonado
29 Kopetazuri arrunta - Focha común
30-Atalarra, Pasaera - Alcaraván
31- Hegabera - Avefría europea
32-Txirritxo handia - Chorlitejo grande
33- Txirri arrunta - Correlimos común
34-Txirri griza- Chorlito gris
35-Urre txirria -Chorlito dorado
36-Kuliska gorria - Aguja colipinta
37-Kuliska buztanbeltza - Aguja colinegra
38-Bernagorri arrunta - Archibebe común
39-Kuliska zuria - Archibebe claro
40-Kurlinta handia - Zarapito real
41-Kurlinta bekainduna - Zarapito trinador
42-Itsas mika - Ostrero
43- Kuliska txikia - Andarríos chico
44-Antxeta mokogorria - Gaviota reidora
45-Antxeta burubeltza - Gaviota cabecinegra
46-Kaio hankahoria - Gaviota patiamarilla
47- Kaio iluna - Gaviota sombría
48-Kaio beltza - Gavión                                    
49-Itsas enara ankabeltza - Charrán patinegro
49-Pagausoa - Paloma torcaz
50-Haitz enara - Avión roquero
51- Negu txirta - Bisbita común
52- Buztanikara zuria - Lavandera blanca                         
53- Txio arrunta - Mosquitero común
54- Kaskabeltza -Carbonero común
55- Amilotxa - Herrerillo común
56- Birigarro arrunta - Zorzal común
57- Birigarro txikia - Zorzal alirrojo
58-  Zozoa -Mirlo común             
59-Txantxangorria - Petirrojo
60- Tuntun arrunta- Acentor común
61-Mika - Urraca
62-Belabeltza - Corneja negra
63-Erroia - Cuervo
64-Araba zozo pikarta - Estornino pinto
65-Txonta arrunta - Pinzón vulgar
66-Txorru arrunta - Verderón vulgar
67-Karnaba - Jilguero
68- Etxe txolarrea,patxizaharra- Gorrión común
 

 

Subir